XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarren urratsa: laburpena

Jaso ditugun nota horiez baliatuz laburpena antolatuko dugu, kontutan izanik horietan bildutako ideia nagusiak bakarrik erabili behar ditugula.

Hauxe duzu laburpena: Teoria asko dira gure hizkuntzaren jatorria azaltzeko, baina hiru dira aipagarriak, bereziki: Larramendik eta zenbait jakintsuk defendatzen zuten euskara eta iberiarra rena; Pablo Roca-ren euskara eta kaukasiarraren kidetasuna frogatu nahi duena eta, hirugarrena, Vienako K.

Mukarovsky-ren euskara-bereberrarena.

Hala ere, zaila gertatu da bata edo bestea ziurtasunez frogatzea eta kritika ugari ere jasan dute.

Horregatik, beharbada, euskara jatorriz berton sortua dela defendatzen du beste askok, ez duela seniderik munduan, alegia.

Aurrerago esan bezala eta laburpen honetan ikus daitekeenez, testuaren mezurik garrantzitsuenak baino ez ditugu jaso.

Besteak, ideia nagusiaren inguruko zertzeladak ez ditugu kontutan izan.

Horrela, ez ditugu aintzat hartu, adibidez, honelakoak: - herri inbasoreen erasoetatik bizirik apartatzea lortu zuena.

- indoeuroparra ez zena, noski.

- guraso edo ahizpa -.

Beraz, laburpenaren laburpen bat eginez honetara bil dezakegu: Euskararen jatorria azaltzeko munduko beste hiru hizkuntzekiko kidetasunak nabarmendu dituzte jakintsuek, horrela hiru teoria nagusi moldatu dituztelarik.

Bada beste teoria bat ere, ordea, euskarak kiderik ez duela dioena, berton sortua dela defendatzen duena.

Eta areago bilduz, euskararen jatorriari buruzko teoria nagusiak azaltzen direla esango genuke eta, honela, oso hurbil egongo ginateke izenburutik.

Laburpenean jaso ez ditugun zehaztasunak, zertzeladak, oso egokiak lirateke testuari buruzko eritzi orokor bat eman beharko bagenu.

Baina, honakoan, laburpenaz ari gara.

Bete ditugu, beraz, hasieran aipatutako bi ezaugarri nagusiak.

Baina egin duguna birraztertuz beste bi ere atera ditzakegu: a) Testutik kanpo geratu gara.

Ez dugu idatzi honelakorik: Niri iruditzen zait..., Nik uste dut hemen adierazi nahi dena..., ez antzekorik.

b) Ez dugu testuaren parafrasirik egin; ez dugu testuaren moldapenik egin, alegia.

Normalean gertatzen dena da hau.

Testua ulertu eta horren sintesia egiten saiatu beharrean, testuan esaten denaren moldapen bat hitzak aldatuz egin ohi da.

Ez dugu, adibidez, honelakorik idatzi: - Antzinako iberoaren arrasto bat zela pentsatzen zuen.